Bloga sortu (gmail kontua baduzu)


Datozen egunetan geure bloga sortu eta erabiltzen ikasiko dugu. Bloga erabiliko dugu klaseko lanak bertan zintzilikatzeko eta baita geure gustoko argazki, bideo eta loturen berri emateko ere.

Hasi gaitezen. Zer egin behar dut blog berri bat sortzeko? Ba, oso erraza. Jarraitu ondoko pausoak banan-banan.



  1. Nabigatzailea zabaldu (Firefox) eta joan www.blogger.com helbidera.
  2. Zerbitzua erabiltzen hasteko, GMAILeko erabiltzaile izena eta pasahitza idatzi. Sakatu Sartu (Sign in) botoia.
  3. Blogaren izenburua eta helbidea aukeratu.
  4. Blogari eman nahi diogun itxura zehaztu.
  5. Eta kitto! Sortu dugu gure bloga.

Idatzi aurkezpen gisa mezu bat blog berrian eta segidan bidali email bat irakaslearen helbidera zure blogaren helbidea zein den adieraziz.


Hasi lanean

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.