Avatarea sortu

Interneteko mundutxoan, avatarea deitzen zaio erabiltzaile batek bere burua identifikatzeko erabiltzen duen irudiari.

Era guztietako avatareak topa ditzakegu: argazkiak, irudi artistikoak, hiru dimentsiotakoak... Guk gaur, avatare propioa sortzeko web tresna bat ezagutuko dugu: Faceyourmanga. Gune honetan manga estiloko avatareak sortu ditzakegu, mangatar izenekoak.

Faceyourmanga erabiliz, aurpegiko ezaugarriak zehazteko aukera dugu: ilea, bekainak, ahoa, sudurra... norberaren ezaugarri fisikoei ongien egokitzen zaizkienak aukeratzeko moduan.


Zure avatarea sortu baina lehenago, praktika moduan informatika irakaslearena sortu ezazu. Amaitutakoan bidali iezaiozu email bidez.
Lotura honetan agertzen den dokumentuan itsatsi ezazu.

Denak jasota daudenean klasean erakutsiko ditugu eta boto gehien jasotzen dituena ipiniko du bere perfilean.

Irakaslearena sortu duzunean, egin ezazu zurea eta gehitu zure perfilean.

Hasi lanean!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.