Blog azterketa


Su ta Gar 1987an Euskal Herrian, Gipuzkoako Eibar herrian sorturiko Heavy Metal musika taldea da.
Aitor Gorosabel, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa Arrillaga dira taldearen sortzaileak. Eibartarrek lehen kontzertua 1988ko abuztuaren 14an eman zuten Ondarroako gaztetxean eta lehen grabaketa euren kontura izan zen 1989an.
Beren abesti ezagunetako baten letra lotura honetan duzu
Abesti honen bideo azpian dago.




Kontuan izan neurria 210x157koa dela

SARRERA

Blog honetan 2011-2012 ikasturtean informatika ikasgaiarekin zerikusia duten sarrerak idatziko dira. Gai zehatz batzuk lantzeko erabiltzeaz gain, agenda kontsultatzeko ere erabil daiteke.

Kulturila informatikoa 1

  1. Informazioa Interneten bilatuta, idatzi word dokumentu batetan, amaitukoan bidali jonsanderm@gmail.com helbidera. Dokumentuaren izenak kulturila1 izan behar du
    • Zer da IP helbide bat?
    • Zer ezberdintasun dago IP pribatu eta IP publikoaren artean?
    • Zeintzuk dira zure ekipoko IP pribatu eta publikoa?
    • Nola jakin daiteke Interneteko web orri baten IP helbidea zein den?
    • Zein da google.es helbidearen IP helbidea? Nabigatzaile batetan www.google.es idatzi beharrean, IP helbidea idatzita googleren orria irekitzen dela konprobatu.
    • Nabigatzailean helbidea idatzi beharrean IPa idatzita ireki daitezkeen web orri batzuen zerrenda osatu.
    • Zer da DNS zerabitzaria?
    • Ba al dago web orriren bat, zure etxetik gertueneko zentral telefonikorako distantzia zenbatekoa den esaten duena. Idazi web orriaren izena eta kalkulu orri egitean ematen duen informazioaren "pantailazo" bat.
    • Etxetik zentral telefonikora dagoen distantziak zein eragin dauka Internet zerbitzuaren kalitatean.
    • Zure etxean zein Internet abiadura kontrata ditzakezu (hau web orri batean lortu dezakezu, txertatu "pantailazoa".

1 ebaluaketako nota baremoa

Mekanografia azterketa                          2 puntu
Word azterketa                                      3 puntu
Klaseko lanak                                        3 puntu
Jarrera                                                   2 puntu

Pergaminoa vs liburua

Jarraian agertzen diren galderak pergaminoa izeneko word dokumentu batetan erantzun eta bidali irakaslearen posta elektroniko helbidera.

Gaur egungo gizartean, badago teknologia berriak betidanik ezagutzen dituen jendea eta adin batetik aurrera ezagutzen dituena. Bi pertsona mota hauek izendatzeko natibo digital eta inmigrante digital terminoak erabiltzen dira.
  1. Bilatu Interneten bi termino hauen inguruko informazioa eta erantzun galderak.
    • Zer da inmigrante digitala?
    • Zer da natibo digitala?
    • Egin natibo digitalak izan daitezkeen irakasle zerrenda bat?
    • Zure gurasoak natibo digitalak ala inmigrante digitalak dira? Eta zure ikaskideak?
  2. Ikusi jarraian agertzen den bideoa eta komentatu? Egin ideia honen inguruko erreflexioa: "gaur egun, teknologia berrien aurrean, monjea liburuaren aurrean bezain galdua dagoen jendea".

  1. Egin inmigrante digital bat galdua aurkitu daitekeen elementu, egoera, gertakari zerrenda bat. (Zailtasunak badituzu zure guraso, aiton-amon e.a pentsa dezakezu. Zer ekintzetarko duzu zuk errazatasuna eta dute beraiek zailtasuna).
  2. Jarraian agertzen den bideo ikusi ondoren erreflexionatu haren inguruan. Horrelako telefonorik erabiltzen ba al dakizu? Erabili duzu inoiz? 50 urte inguruko pertsonak trebeak diren egoerak eta zure adineko gazteak zailtasunak dituzten egoerak bururatzen al zaizkizu?

    PRIBATUTASUNA

    Jarraian agertzen den bideoa ikusi eta erantzun galderak pribatutasuna izeneko word dokumentu batetan. Amaitutakoan bidali jonsanderm@gmail.com helbidera.



    1. Sare sozialetan idazten duzuna eta zintzilikatzen duzuna pribatua izaten al da?
    2. Inoiz gertatu al zaizu egindako komentario edo ipinitako argazkirik "desmadratzea"?
    3. Zure kontaktuetan dituzun pertsona guztiak "fidagarriak" al dira?
    4. Erabiltzen duzun gakoa segurua dela uste al duzu? Bilatu gakoak seguruak diren edo ez esaten duen web orriren bat eta frogatu itzazu zureak.
    5. Irakurri lotura honetan esaten dena. Zein ezaugarri eduki behar ditu gako seguruak?

    KALKULU ORRIA

    Sarrera honetan Microsoft Excel kalkulu orriaren erabilpenaren oinarrizko azalpen bat ematen da.

    2000 EFEKTUA

    Bideoa ikusi eta 2000 efektua deitzen den word dokumentu batetan erantzun behean agertzen diren galderak eta bidali irakaslearen posta elektronikora.

     
    Lotura hau irakurri ondoren erantzun
    • Zein zen 2000 efektuaren arazoa?
    Lotura hau  irakurri ondoren erantzun

    • Eraginak uste zirenak bezain larriak izan al ziren? Aipatu artikuluan azaltzen direnetako batzuk
    • Zein urtetan gerta daiteke antzeko arazoren bat?

    GMAIL KONTUA SORTZEKO MODUA

    www.gmail.com helbidean sartu eta klik egin Crear una nueva ....

    Bertan eskatzen zaizkizun datuak bete itzazu. Kontuan eduki beharrekoak:

    Zuk nahi duzun erabiltzaile izena, agian hartua egongo da. Ziurtatu ezazu Comprobar disponibilidak sakatuta. Gogoan izan, zure posta elektronikoa, jartzen duzun hitza@gmail.com izango dela.
    Ezartzen duzun gakoak segurua izan behar du eta horretarako luzeera minimo bat eduki behar du. Bitan idatzi beharko duzu, benetan zuk nahi duzuna idatzi duzula ziurtatzeko.
    EZ AHAZTU!

    Dena den, pasahitzak ahazten diren kasuetarako gmailek sarbidea eta gakoaren berreskuratzea ahalbidetzeko bideak eskaintzen ditu.
    Pregunta de seguridad atalean, gakoa ahaztua badugu egingo zaigun galdera bat aukeratu dezakegu. Horrela, gakoa ahaztua badugu, galdera horri erantzun egokia emanda gure kontuan sartzeko moduan egongo gara. Galdera horren erantzun egokia, Respueta atalean idazten duguna izango da.
    Bestalde, email kontu bat baina gehiago badugu, gakoa ahazten dugunean, beste honetara bidaltzeko aukera izango dugu, Correo electrónico de recuperación atalean idazten badugu.

    Bete beharreko beste datu bat gure jaoitzen data da. Formatuak eguna/hilabatea/urtea izan behar  du eta datu bakoitzaren artea / ikurra jarri behar da. Adibidez, 1915 urriaren 28 adieraztekoa: 28/10/1915. Formatu egokia  ipintzen ez baduzu, ez da kontua sortuko.
    Kontuan izan beharreko beste arlo bat, adina da. Gmailen azken aldaketak direla eta, adin minimo bat eskatzen da posta elektroniko berri bat sortzeko. Beraz, gezurtxo bat ipini beharko duzu atal honetan eta duzuna baina adin handiagoa duzula idatzi. Adibidez, 1936 urtea jaio zinela esan dezakezu (lehen ordenagailua sortu zen urtea).
    Hemendik aurrera, gezu gehiagorik ez!
    Amaitzeko, hitz batzuk idatzi beharko dituzu.
    Dena amaitutakoan, sakatu botoia eta zure kontua sortua egongo da.
    Daturen bat behar bezala bete ez baduzu, gorri markatua agertuko da.